• Urratsez urrats

Ongi etorri!

DURANGALDERA heldu zara!

Atxondo, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar dira gure eskualdea osatzen duten herrietako batzuk. Herrialde askotan bezala, Euskal Herrian hainbat hizkuntza erabiltzen dira, horien artean bertakoa, euskara.

 Beste herrialde batera egokitzea zaila den arren, gure eskualdean ahalik eta erosoen egotea nahiko genuke. Horregatik, gure hizkuntzara, euskarara, hurbiltzeko gonbitea egin nahi dizugu.Ondoren azaltzen diren web-gune edo telefonoetan euskara ikasteko dituzun aukerei buruzko informazioa emango dizute.

 ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

AISA ikastaroak: AISA harrera-ikastaroen xedea da etorkinak euskara ikastera animatzea. Helburu horrekin, Durangaldean eta beste hainbat tokitan AISA harrera-ikastaro linguistikoak antolatu dira. Ordu gutxiko ikastaroak diren arren euskararekin lehenengo harremana izateko baliagarriak dira. Herri bakoitzak ezartzen dituen matrikulazio-baldintzak behar bezala betetzen badira, ikastaroak doan izan daitezke*.

 >NON: Durangon, Elorrion, Zaldibarren eta Berrizen.
*20€ko fidantza jarri behar da, %80ko asistentzia betez gero, fidantza itzuliko da.
 
Errefortzu ikastaroak LHko ikasleentzat: Atzerritik eta beste autonomi erkidego batzuetatik etorri eta, gaur egun, Durangaldean bizi eta eskolatuta dauden lehen hezkuntzako haurrentzat.

Helburuak: Euskara ikasteko laguntza eskaintzea edo, bestela, euskararen ikaskuntzan sakontzea. Batez ere, hizkuntzaren ahozko erabilerari eman nahi diogu garrantzia; eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea eta kulturen arteko harremanak lantzea euskara eta euskal kulturatik abiatuta.
 
>NON: Berrizen eta Durangon

  • Bienvenue
  • Welcome
  • Bine ati venit

Informazio gehiago

Laubideta 6, 48200 DURANGO (Bizkaia)
euskera.mdurango@bizkaia.org
94 623 2522

Antolatzailea

  • Durangoko Merinaldearen  Amankomunazgoa

Babesleak

  • Iurreta
  • Izurtza
  • Mañaria
  • Durango irratia
  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Abadiño
  • Atxondo
  • Elorrio
  • Zaldibar
  • Durango