Berbalagun

Berbalagun proiektuaren helburu nagusia kalean euskararen presentzia zabaltzea da, eta helburu hori lortzeko Mankomunitateko udalen laguntza eta babesa du, baita Mankomunitatearena berarena ere.
 
Zer da BERBALAGUN?
 Berbataldeak antolatzen ditugu; horiek astean behin elkartzen dira, eta partaideen zeregina euskeraz berba egitea da.

Lauzpabost lagunek osatzen dute berbataldea, eta bertan euskaldun laguntzaile bat egoten da.

Berbalagun egitasmoan parte hartuz, euskaraz berba egiteko ohitura sortzen da, eta euskara-maila hobetu.

Kultur ekitaldiak (lehiaketak, ikus-entzunezkoak, tailerrak…) ere antolatzen ditugu.

Durangon, Elorrion, Zaldibarren, Iurretan, Berrizen edo Abadiñon har dezakezu parte.

Berbalagunen parte hartzea dohainik da.
 
Norentzat da BERBALAGUN?
 Zuretzat; euskara gustuko baduzu, edo euskara praktikatu eta hobetu nahi baduzu, edo konfiantza hartu nahi baduzu.

Zuretzat; euskeraz ondo badakizu, eta ikasi edo berba egin nahi duenari laguntzeko prest bazaude.

Gainera, aita edo ama bazara eta eskolan umea badaukazu, eskolan bertan eman ahal izango duzu izena, Gurasolagun ekimenaren bitartez.
 
Gure bloga bisitatu ahal duzu, zer egiten dugun ikusteko:
 www.durangaldea.blogspot.com
 
Gurekin harremanetan jartzeko edo informazio gehiago jasotzeko:
 Tel.: 639 400 786
 e-posta: durangaldea@aek.org
 

Antolatzailea

  • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

Babesleak

  • Iurreta
  • Izurtza
  • Mañaria
  • Durango irratia
  • Diputación Foral de Bizkaia
  • Abadiño
  • Atxondo
  • Elorrio
  • Zaldibar
  • Durango