Kirolak

 

Durangoko Merindadeko Mankomunitatea osatzen duten udaletako ikastetxeetarako kirol-hastapeneko programak.

Kirol-hastapeneko programen helburua ikasleei kirol mota guztiak ezagutaraztea eta kirolean aritzeko oinarrizko trebetasuna lortzea da.

Helburu zehatzak:

1. Kirol-modalitate bakoitzeko oinarrizko trebetasun teknikoak eta taktikoak ikasi eta erabiltzea.

2. Sasoi fisikoa hobetzea kirol-modalitate baten bidez.

3. Kirolean aritzeko ohitura sustatzea.

4. Psikomotrizitate praktikak egiteko aukera zabaltzea eta dibertsifikatzea.

5. Sozializatzeko eta pertsonen arteko harremanak eratzeko gunea sortzea.

Ezaugarriak:

Jarduera hau Durangoko Merindadeko Mankomunitatea osatzen duten udaletako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago.

Ikasle talde bakoitzaren hastapen-ikastaroak 60 minutu inguruko lau saio izango ditu.

Nahitaezkoa izango da begiraleek presentzia aktiboa izatea saioek irauten duten bitartean.

Honako hauek izango dira instalazioak zabaltzeko eta erabiltzaileen arretarako ordutegiak:

Atletismo-pista (Durango):
Urte osoan zehar, abuztuan izan ezik.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara eta 15:30etatik 16:30etara.

Trinketea (Abadiño):
Urte osoan zehar, abuztuan izan ezik.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Belodromoa (Berriz):
Urte osoan zehar, arratsaldez.