KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoa

  • Zer da KIUB-a?

Kontsumitzailearen Informaziorako Udalen Bulegoa, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgo barruan dauden herrialdeetako biztanleei eskaintzen dion dohaineko zerbitzua da. Zehazki, hurrengoko herrialdeetako biztanleei: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar y Garai.

  • Zertarako balio du KIUB-a?

1) Biztanleei produktuak erosi edo zerbitzuak erabiltzerakoan dituzten eskubideei buruzko informazio eta aholkularitza juridikoa emateko balio du, baita erreklamazioak egiteko dauden akzio eta modu ezberdinei buruz  aholkatzeko ere.
2) Edozein kontsumitzaile eta erabiltzaileen erreklamazio orriak jaso eta tramitatzeko, eta konpetentzia duten erakundeei bideratzeko balio du, beti Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak zehazten duen eremuaren barruan.
3) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak jasotzeko eta gero konpetentzia duten erakundeetara bideratzeko.
4) Erreklamatzaile eta erreklamatuaren arteko bitartekaritza lanak egiteko balio du, beti Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak zehazten duen eremuaren barruan, zabalik dauden espedienteen jarraipena egin eta, alderdien artean akordiorik ez bada lortzen, erreklamazioak, enpresa edo establezimenduaren arloaren arabera, konpetentzia duten beste erakundeetara, edo Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordera bideratzen ditugu, aukerarik izanez gero.

  • Nork erabili ahal du KIUB-a?

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgo barruan dauden herrialdeko edozein biztanle diren kontsumitzaile eta erabiltzaile guztiek, beti ere Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Defentsarako Lege Orokorrak zehazten duen eremuaren barruan.

  • KIUB-ak eskaintzen dituen zerbitzuak ezingo dute erabili:

- Negozio baten jabe direnek eta autonomoek, beraiek beste bide batzuk dituztelako erreklamazioak egiteko.
- Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko herrialde barruan dauden herrialdeko biztanleak EZ direnek.
- Partikularren arteko erlazioak direnean.
- Administrazio publikoaren kontra doazen erreklamazioak.

  • Zelan egin kontsulta edo erreklamazioa?

- Pertsonalki KIUB-eko bulegoan, KIUB-a publikora zabalik duen ordutegian.
- Fax bidez.
- Helbide elektroniko bidez.
- Telefonoz.

  • Erreklamazioa egiteko ekarri beharreko dokumentazioa:

- Erreklamatzailearen datuak.
- Erreklamatuaren datuak.
- Kontsulta edo erreklamazioaren arrazoia.
- Zerk bideratzen digun erreklamazioa egitera: produktuz aldatzea, dirua berreskuratzea (diru kopuru zehatza zehaztuz), informazioa lortzea, eta abar.
- Sinatutako kontratu, faktura eta dokumentuen kopia, eta bereziki, erreklamazioa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa, hau da, gure erreklamazioa egiteko froga bezala balioko duten edozein dokumentu.

Harremanetarako

HELBIDEA: Askatasun Etorbidea 2 behea. Durango.

TELEFONOA: 94.620.27.07

FAXA: 94.681.64.36

HELBIDE ELEKRONIKOA: omic.mdurango@bizkaia.org

omic2.mdurango@ bizkaia.org

ORDUTEGIA: 
Astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala: 9:30-13:30.
Osteguna: 9:30-13:30  eta 16:00-18:30.
Astearte eta ostegunetan (goiz eta arratsalde) bakarrik bankuetako erreklamazioak aurretiazko hitzorduarekin.
Aurretiazko hitzordua: 946202702 (8:30etatik 10:00etara) edo emailez.

  • Kontsumobide