Bilketa-zerbitzutik kanpo geratzen diren hondakinak

Hondakinen bilketa-zerbitzuak honako hauetan esku hartzen du:
- Etxeetan, dendetan, bulegoetan eta hainbat zerbitzutan sortutako etxe-hondakinak.
- Industrietan sortutako merkataritza-hondakin ez arriskutsuak eta etxe-hondakinak.

Honako hauek ezin izango dira inoiz edukiontzietara bota:

a) Hildako animaliak, eta haien zatiak.
b) Sendagaiak.
c) Hondakin arriskutsuak: pilak eta bateriak, hodi fluoreszenteak, motor-olioak, pinturak, disolbatzaileak eta beste produktu kimiko batzuk (ongarriak, intsektizidak…).
d) Pneumatikoak.
e) Obra hondakinak eta lurrak.
f) Altzariak eta altzari zatiak.
g) Hondakin berrerabilgarrien edukiontzian (tamainagatik) sartzen ez diren etxetresna elektrikoak.
d) Inausketen hondakinak.

 Aipatutako hondakinen kudeaketa ondorengo irizpideen arabera egin ahal izango da:

Hondakina: Hildako animaliak  Helmuga: Base Gorriarekin harremanetan jarri.

Hondakina: Sendagaiak  Helmuga: Farmaziak edo garbigunea.

Hondakina: Hondakin arriskutsuak  Helmuga: Garbigunea eta, hala badagokio, pilen berariazko edukiontziak.

Hondakina: Pneumatikoak  Helmuga: Garbigunea eta, hala badagokio, pilen berariazko edukiontziak.

Hondakina: Obra hondakinak eta lurrak   Helmuga: Garbigunea eta, hala badagokio, pilen berariazko edukiontziak.

Hondakina: Altzariak eta tresneriak  Helmuga:  Bolumen handiko hondakinen frakzioan ezarritakoaren arabera jasoko dira

Hondakina: Etxetresna elektrikoak  Helmuga:  Bolumen handiko hondakinen frakzioan ezarritakoaren arabera jasoko dira

Hondakina:Inausketen hondakinak  Helmuga: Garbigunea