Hondakinen kudeaketa

HONDAKINEN POLITIKAREN PRINTZIPIOAK

Amankomunazgoak behar diren neurriak hartuko ditu hiri-hondakinen kudeaketa gizakion osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumena kaltetu gabe egiten dela ziurtatzeko.
Amankomunazgoak, hondakinen prebentzio- eta kudeaketa-politiken garapenean, honako lehentasun-ordena hau ezarriko du ingurumenean emaitzarik onena lortze aldera:

1. Prebentzioa
2. Berrerabiltzeko prestatzea
3. Birziklatzea
4. Beste balorizazio mota bat, balorizazio energetikoa barne
5. Deuseztatzea

Nolanahi ere, zenbait hondakin-fluxutan ingurumenari dagokionez emaitza orokor onena lortzeko hierarkia baztertu beharko balitz, lehentasunak beste ordena batean bete ahalko lirateke aldez aurretik justifikatuta, eta hondakin horiek sortzeak eta kudeatzeak sortzen dituen eraginetan oinarritutako bizi zikloaren ikuspegia hartuko da, honako hauek kontuan hartuz: ingurumen-babesaren eremuko zuhurtzia eta iraunkortasuneko printzipio orokorrak, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, baliabideak babestea, baita pertsonen osasunean duen ingurumen-eragina zein eragin ekonomikoak eta sozialak ere.

TRANSFERENTZIAGUNEETAN EDO TRATAMENDU-INSTALAZIOETAN HONDAKINAK DESKARGATZEA

   Hondakin organikoak. (biohondakinak)
· Igorreko transferentziagunera botatzen dira, eta ondoren, Zabalgarbi-Artigasko Garbiker konpostatze-instalaziora eramaten dira.
· Kudeaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin (Garbikerrekin) egindako hitzarmenera atxikitzen da.

   Paper-kartoia
· Saica Naturren botatzen dira (Zornotza) ondoren birzikla daitezen.
· Kudeaketa hori Ecoembes hitzarmenera atxikitzen da.

  Ontzi arinak
· Hondakin horien bilketa eta kudeaketa Garbikerrek egiten du.
· Amorebieta-Etxanon dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren (Garbikerren) Bizkaiko Zabor Berziklategia (BZB) instalaziora botatzen dira, ondoren birzikla daitezen.
· Kudeaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin (Garbikerrekin) egindako hitzarmenera atxikitzen da.

   Beira
· Hondakin horien bilketa eta kudeaketa ENVISER SAUk egiten du.
· Derion duen instalaziora botatzen dira, ondoren birzikla daitezen.
· Kudeaketa hori Ecovidriorekin egindako hitzarmenera atxikitzen da.

   Berrerabilgarriak
· Hondakin horien bilketa eta kudeaketa Kooperak egiten du.
· Kooperak dituen hainbat instalaziotara botatzen dira, ondoren berrerabil daitezen.
· Kudeaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin (Garbikerrekin) egindako hitzarmenera atxikitzen da.

  Errefusa (zaborra)
· Durangoko transferentziagunera botatzen dira, eta ondoren Zabalgarbi-Artigasko Garbiker balorizazio energetikoko instalaziora eramaten dira.
· Kudeaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin (Garbikerrekin) egindako hitzarmenera atxikitzen da.

   Bolumen handikoak
· Igorreko transferentziagunera botatzen dira, eta ondoren Zabalgarbi-Artigasko Garbiker insalaziora eramaten dira.
· Kudeaketa hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin (Garbikerrekin) egindako hitzarmenera atxikitzen da.

   Pilak
· Mankomunitateko Hondakin-bilketa zerbitzuaren pabiloian zaintzen dira, eta RECYPILASeri entregatzen zaizkio, ondoren birzikla ditzan.
· Kudeaketa hori Ecopilasekin egindako hitzarmenera atxikitzen da.