Autokonpostajea

Amankomunazgoak norberaren hondakin organikoak autokonpostatzea sustatuko du, bereziki landaguneetan.
Amankomunazgoak autokonpostajea egiteko beharrezkoak diren materialak ematea nahi izanez gero, harremanetarako honako bide hauetan eskatu beharko da:

1. - Telefonoa: 94 6232522
2. - Helbide elektronikoa: al21.mdurango@bizkaia.org
3. - Helbide postala: Laubideta 6. DURANGO 48200

 Mankomunitateak autokonpostajea egiteko behar den materiala emango du, eskatzaileak derrigorrezko informazio-prestakuntza saioan parte hartu ondoren.
Konpostajea egiteko beharrezkoak diren materialak jaso ondoren, honako betekizun hauek bete beharko dira:
a) Autokonpostatzeko materiala gordailu gisa emango da.
b) Konposta soilik erabiliko da konpostatutako hondakinak sortzen diren jabetza-mugen barruan.
c) Amankomunazgoak hala eskatzen duenean, tratatutako hondakin kopuruaren eta lortutako konpostaren gaineko informazioa eman beharko diote erabiltzaileek.
d) Amankomunazgoak bere egiten du parte-hartzaileei emandako autokonpostatzaileak kentzeko eskubidea, baldin eta erabiltzaile horiek ez badituzte betetzen ezarritako parte-hartze jarraibideak eta eskatutako informazioa jaso eta eman nahi ez badute inolako justifikaziorik gabe.
Amankomunazgoak autokonpostajea egiteko beharrezkoak diren material hauek emango ditu:

- Autokonpostatzailea
- Aireztagailua
- Konposta egiteko eskuliburua

Eskuliburua ikusi (PDF 480KB)