Formakuntza

Senide zaintzaileei formakuntza eta informazioa eskaintzen zaie mendekotasunak eragiten dituen alderdi nagusiei buruz, zaintzari modu egokian aurre egiteko behar dituzten baliabide eta ezagutzak jasotzeko.

Horretarako antolatzen dira ikastaroak, tailer praktikoak, mintegiak eta hitzaldiak gai ezberdinen inguruan, beti ere zaintzarekin edo pertsona zaintzailearekin lotuta.