Laguntza psikologikoa

Taldekako laguntza psikologikoa

Zerbitzu honek, taldean laguntza psikologikoa eskaintzen die senide zaintzaileei, menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza ahalik eta modu egokienean aurrera eramateko laguntza emozionala emanez.

Banakako laguntza psikologikoa

Modu pertsonalean aholkularitza eta orientazioa eskaintzen da eta honela, zaintzaileak zaintza egoerari modu osasuntsuago batean aurre egin diezaioke, bereziki une eta egoerarik zailenetan edo gatazkatsuenetan (baliabideen erabilera, egoeraren okerragotze edo larriagotzea, egoitzan sartzea, eta abar.).

Zerbitzu hau geriatria eta gerontologian formakuntza izateaz gain zaintzaileekiko arretan esperientzia duen psikologa batek koordinatzen du eta modu jarraian eskaintzen da, beti ere aurretik telefonoz hitzordua eskatuta.