Informazioa, balorazioa eta orientazioa

Zer da?

Gizarte-langileak banakako arreta emango die erabiltzaileei elkarrizketa pertsonal baten bitartez. Elkarrizketa egiteko hitzordua eskatu behar da.

Elkarrizketaren ostean, esku hartzea ez bada bukatu eta erabiltzailea udalerrian erroldatuta badago, gizarte zerbitzuak jasotzen lagunduko dion profesional bat esleituko zaio.

Norentzat da?

Eskatzen duen edonorentzat.

Nola laguntzen dit?

Elkarrizketetan erabiltzailearen behar edo arazoak identifikatzen dira, horien arrazoiak aztertzen dira eta konponbidea bilatzeko eska daitezkeen baliabide guztiei buruzko informazioa ematen zaie. Azkenik, baliabide egokiena zein den adierazten diete.

Non lor dezaket informazio gehiago?

Durangoko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.

Non gaude

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Kontaktua

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitza

Bruno Mauricio Zabala, 9
Durango
 
Aurretiko hitzordua:
Telefonoa: 94 620 04 92
Faxa:  94 621 61 07
 
E-posta: bsocial.mdurango@bizkaia.org

Jendearentzako ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 9etatik 13:30etara

Zaindu programa