Gizarte Zerbitzuak

 

Zer da?

Pertsona baten osasunaren balorazioa da. Minusbaliotasuna duen pertsona batek hori aitortzen duen agiri legala lortzeko, bere ezintasun-maila %33koa edo hortik gorakoa izan beharko da.


Norentzat da?
Urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsonentzat, baldin eta pertsona horiek udalerrian erroldatuta badaude eta legezko egoiliarrak badira.


Nola laguntzen dit? 
Minusbaliotasuna legez aitortuta duten pertsonek erakundeek beraiei soilik ematen dizkieten eskubide eta prestazioak jasotzeko aukera dute:
Kotizaziorik gabeko pentsioak.
Minusbaliotasuna duen seme edo alaba bat gurasoen kargu egoteagatiko prestazioak.
Zergen murrizpena: PFEZ, BEZ, ibilgailuak matrikulatzeko zerga, etab.
Ingurunea egokitzea: etxebizitza, lantokia, hautaketa-probak.
Espezializatutako zentroetan arreta jasotzea, etab.


Non eska dezaket?
Durangoko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.