Gizarte Zerbitzuak

 

Zer da?
24 orduko laguntza-zerbitzua da. Larrialdi-egoera batean alarma-zentralarekin harremanetan jartzeko balio du.


Norentzat da?
Osasun-arloko arriskuak dituzten edo bakarrik bizi diren adineko edo minusbaliotasunak dituzten pertsonentzat.


Nola laguntzen dit? 
Larrialdi-egoera batean alarma jotzeko aukera ematen du. Erabiltzaileak badaki laguntza laster helduko dela eta beraz lasai egon daiteke. Telelaguntza instalatzeko, telefonoari aparatu bat konektatzen zaio eta tekla bakarra sakatuz SOS-Deiak zerbitzuarekin harremanetan jarriko da.


Non eska dezaket? 
Durangoko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.