Gizarte Zerbitzuak

 

Zer da?
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko edo pertsona horien etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzen duen zerbitzua da.

Norentzat da?
Beraien etxean bizi diren eta bizi-kalitatea hobetu edo mantendu nahi duten mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzat.

Nola laguntzen dit? 
Zerbitzu honen bidez, nork bere burua zaintzeko jarduerak egiteko laguntza eskainiko dizugu: higiene pertsonala, altxatzea eta ohera sartzea, janztea, jatea eta abar. Horrez gain, etxeko lanak egiten ere lagunduko dizugu: etxea garbitzea, ohea txukuntzea, janaria prestatzea, arropa garbitzea, plantxatzea...

Non lor dezaket informazio gehiago?

Durangoko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.

Memoria 2017 (PDF 1,25MB)