Gizarte Zerbitzuak

 

Zer da?
Gizarte-alorrean arazoak dituzten adingabeen eta familien egoera hobetzeko plana da.


Norentzat da?
Arazoak dituzten familientzat, baldin eta arazoek adingabeen ongizateari kalte egiten badiote.
Egokitzeko zailtasunak dituzten adingabeentzat.


Nola laguntzen dit? 
Familian borondatezko esku hartzeak egiten dira. Helburua familiaren bizitza hainbat alorretan hobetzea da: familiako bizikidetza, etxeko eta familiako antolaketa, elikadura, diru-sarreren kudeaketa, eskolako lanen jarraipena, auzokoekin dituzten harremanak...


Non lor dezaket informazio gehiago? 
Durangoko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.