Gizarte Zerbitzuak

 
  • Guztira 108 gizon aurreratu dira eta 3 emakume. 75 pertsona estatukoak izan dira, eta 36, berriz, atzerritarrak. Azken datu honi dagokionez, atzerritarren kopurua berdina izan da.

  • Zerbitzua eskaini den aldian, 10 leku eskaini dira egunero 2014ko abenduaren 1etik 2015eko martxoaren 31ra bitartean. Zerbitzuaren prezioa 19.741 eurokoa izan da.

Durangoko Amankomunazgoak, Errotagaña ostatuan dagoen Neguko Aterpetxean, 111 pertsona atenditu zituen pasadan neguan. Hau da 2013-2014 neguko aldian baino % 9 gehiago; horrelako baliabideak erabiltzen dituztenen artean zerbitzu ezaguna da honako hau. Emakume kopuruarekin alderatuta, gizonezko gehiago egon da, hain zuzen ere 108 gizonezko eta hiru emakume egon baitira. Aurreko aldiarekin erkatuta, emakume kopuruak behera egin du, zehazki esateko, erdira, seitik hirura.
Jatorriari dagokionez, 75 pertsona estatukoak izan dira, eta 36, berriz, atzerritarrak. Azken datu honi dagokionez, atzerritarren kopurua berdina izan da, eta Espainiako herritartasuna izan duten pertsonen kopuruak % 14 egin du gora.

Profil nagusia gizonezkoarena da, estatukoa eta 40 eta 60 urte artekoa. Aurten 48 urtekoa izan da adinaren batez bestekoa. Atzerritarren taldearen barruan, gehienak Maroko (14), Errumania (7) eta Portugalekoak (3) izan dira jatorriz. Beste herrialde batzuetako erabiltzaileak ere izan dira, tartean AlemaniaAljeria, Armenia, Bulgaria, Ghana, Polonia, Txekiar Errepublika edota Senegalekoak.

Erabiltzaileak, oro har, Durangoko Udaltzaingoaren bitartez iristen dira lehen aldiz aterpera. Pertsona horiek Udaltzaingora jo ohi dute, eta aterpera etortzeko agiria ematen zaie han. Aterpeko egonaldia mugatuta dago: hiru gau pertsonako. Hiru egunak igaro ondoren, eta egun gehiagoko egonaldia eskatuz gero (esaterako, osasun arrazoiak zirela medio), orduan pertsona horien kasuak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara
bideratzen ziren; han egonaldia luzatzeko aukera aztertzen zen, araudian jasotako salbuespen irizpideak kontuan hartuz. Eguraldi kaskarra bazen, abisu horiak, laranjak, edo hotz egiten bazuen, orduan Udaltzaingoak beharrezko agiria ematen zien hiru eguneko egonaldia igaro arren.

Datuei erreparatuz ikus daitekeen moduan, artatutako pertsonen kopurua handitu egin
da urtez urte, eta pertsonen batez besteko egonaldia 3,51 egunekoa izan da; horrenbestez, ondoriozta daiteke profil nagusia etxerik gabeko pertsonek osatzen dutela, aldi baterako iritsi eta aterpe batetik beste batera doazenak; gehienetan gizonezkoak dira, eta aurten emakumeen kopuruak behera egin du. Aurten, aterpea erabiltzeko egun kopuru (hiru egunekoa izan ohi da) hainbat aldiz luzatu da; izan ere, erabaki horretara bultzatzeko moduko egoera ugari suertatu dira, eguraldi kaskarra, abisu horiak eta laranjak eta tenperatura baxuak izan direlako.

Zerbitzua eskaini den aldian, 10 leku bete dira egunero 2014ko abenduaren 1etik
2015eko martxoaren 31ra bitartean. Zerbitzuaren prezioa 19.741 eurokoa izan da.
Errotagaña ostatuak eskainitako zerbitzuaren barnean, harrera protokoloa eta aterpetxera sartzeko protokoloa betetzeaz gain, iragaitzazko pertsonei honako hau eskaini zaie:

  • Higiene pertsonalerako sorta, erabilera bakarreko izara eta eskuoihalekin eta lotara joan baino lehenagoko dutxarekin.
  • Afaria, honako jateko hauez osatua: salda beroa, moldeko ogia eta hestebeteak eta/edo gazta.
  • Eta gosaria honako jateko hauez osatua: esnea, kakao disolbagarria edo deskafeinatua, eta gailetak.