Gizarte Zerbitzuak

 

Zer da?
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zentro horietan daude egunean zehar, baina lo egiteko etxera itzultzen dira.


Norentzat da?
Durangoko Merindadeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean erroldatuta dauden eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzat, baldin eta eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak badituzte.


Nola laguntzen dit? 
Eguneko zentroak mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren beharrak betetzen ditu egunean zehar. Joan-etorriak egiteko zailtasunik baduzu, gure etxez etxeko garraio zerbitzuaz balia zaitezke.


Non eska dezaket? 
Durangoko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.