Gizarte Zerbitzuak

 

Zer da?
Arazoak dituzten adingabedun familiei laguntza psikosoziala emateko zerbitzua da.


Norentzat da?
Krisi-egoeran dauden familientzat, baldin eta krisiak adingabeko seme-alabengan eragin negatiboa badu.


Nola laguntzen dit? 
Zerbitzuak orientazioa eta tratamendua eskaintzen dizkie adingabeei eta familiei, horrela gurasoek beraien zereginak behar bezala bete ditzaten. Adingabeentzat kaltegarriak diren egoerak aldatzeko laguntza eskaintzen zaie.

 

Non lor dezaket informazio gehiago? 
Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan.