Motibazio saioak

Gazteengan euskararen erabilera bultzatzeko, '#KLAK' proiektua eskainiko du Amankomunazgoak, Berbaro Elkartearen bidez.  

Berbaro Elkarteak, #KLAK proiektuaren bidez, Durangaldeko Batxilergoko ikasleekin egingo du lan.

#KLAK proiektuaren helburu orokorra gazteen euskararen erabilera bultzatzea da. Euskaraz bizitzeko hautua egiten duten 16-18 urte bitarteko gazteei laguntza eta babesa eskainiko zaie, euskara erabiltzeko urratsa egin dezaten lan egingo dugu, euskaraz eta bere alde onei buruz hitz eginez, bakoitzaren euskararekiko harremanaz hausnartuz, argumentuak finkatuz...

Proiektu hau martxotik abendura bitartean gauzatuko da, Durangaldean batxilergoa eskaintzen duten ikastetxeetan.

  • Agenda
    Agenda
  • Egitasmoak
    Egitasmoak
  • Euskara Durangaldean
    Euskara Durangaldean
  • Diru-laguntzak
    Diru-laguntzak