Familian euskaraz jolasean

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskara erabilita, familia barneko euskarazko harremanak indartu nahi dira egitasmo honen bitartez. Horretarako, Urtxintxa Eskolako hezitzaileek euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkiete gurasoei eta umeei; ondoren, etxean edo beste edozein lekutan praktikan jar ditzaten.

Ekimena 3-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Ordubeteko saio ludikoak izango dira eta irailaren 25etik azaroaren 10era bitartean burutuko dira. Bertan, gozamenaren bidez landuko da hizkuntza,  umeek euskara bizipen positiboekin lotzeko.

  • Agenda
    Agenda
  • Egitasmoak
    Egitasmoak
  • Euskara Durangaldean
    Euskara Durangaldean
  • Diru-laguntzak
    Diru-laguntzak