Kirola

Kirol-elkarteetan eta eskola-kirolaren alorrean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, 2014an “Euskara eta kirola eskutik” ekimena jarri genuen abian Durangaldeko udalerrietako euskara zerbitzuek eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak. Proiektuan honakoek hartu zuten parte: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalek eta herri horietako kirol-elkarteek eta guraso-elkarteek. Hain zuzen, udalen eta elkarteen artean hitzarmenak sinatu zituzten kiroletan euskararen erabilera bultzatzeko.

2016 bukaeran, berriz, Euskararen Egunaren harira, "Euskara eta Kirola eskutik" kanpainaren jarraipena egin genuen. Eskualdeko hainbat talderi argazkiak ateratzeko eskatu genien. Helburua da konpromiso horri eutsi diogula eta euskara eta kirola eskutik doazela aldarrikatzea.

Euskara eta kirola eskutik

  • Agenda
    Agenda
  • Egitasmoak
    Egitasmoak
  • Euskara Durangaldean
    Euskara Durangaldean
  • Diru-laguntzak
    Diru-laguntzak