Berbalagun

Zer da BERBALAGUN?

Euskaraz bizi nahi dutenei zuzendutako aukera da. Edonork har dezake parte: euskaldun osoak, etxean edota kalean norekin praktikatu ez dutenak, giro euskaldunean integratu nahi dutenak, ikasleak, ikasi nahiz praktikatu nahi dutenak... Aukera zabala daukagu horretarako. Edonon, edonoiz, edonorekin... kalean, tabernan, dendan, kiroldegian, eskolan, parrandan...euskaraz LOTSA BARIK hitz egitea da.

Berbalagunek, hasiera-hasieratik izan du lekuko erakundeen babesa. Durangaldeko udalak eta Amankomunazgoa dira Berbalagun egitasmoaren babesle nagusiak.

Zergatik BERBALAGUN?

Gure herriko hizkuntza ikasi eta normaltasunez erabiltzea posible egiten dugulako, inolako kosturik eta esfortzu handirik suposatu gabe. Giro alaia eta naturala ziurtatuta dago. Gainera, ez dago ordutegi arazorik, zeuk erabakitzen duzu noiz eta nola.

Non eta nola eman izena?

Eman izena Internet bidez edo jarri gurekin harremanetan durangaldea@aek.eus helbidera idatziz edota 639400786 telefonora deituz nahiz watsapa/mezua bidaliz.

Gure bloga bisitatu ahal duzu, zer egiten dugun ikusteko: www.durangaldea.blogspot.com

DURANGALDEKO BERBALAGUNEN ESPERIENTZIAK

  • 2015-2016 ikasturtearen hasiera - Bideoa
  • Agenda
    Agenda
  • Egitasmoak
    Egitasmoak
  • Euskara Durangaldean
    Euskara Durangaldean
  • Diru-laguntzak
    Diru-laguntzak