Behargintza

Behargintza

Durangaldeko Behargintza Durangoko Merindadeko Mankomunitateko eskualdearen garapeneko agentzia da eta bere jarduerek hiru ardatz dituzte: langabeei laguntzea, enpresa berriak sustatzea eta enpresa-ehunarekin lankidetzan aritzea. Hori lortzeko, kalitatezko zerbitzua eskaintzen saiatzen da eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean aritzen da.

Garapen jasangarriaren testuinguruan, proiektu estrategikoen plangintza eta kudeaketa jarduera-eremu garrantzitsuak dira. Beraz, eskualdeko industria-sektorearekin eta Mankomunitateko udalekin harremanetan eta elkarlanean aritzen gara etengabe Tokiko Agenda 21eko helburuak garatu eta bete ahal izateko.

Laburbilduz, Durangaldeko Behargintza osatzen dugunon helburua zerbitzu bikaina, integrala eta malgua eskaintzen jarraitzea da. Zerbitzu horrek gugana datozen pertsona eta enpresen askotariko eskaerak kontuan hartuko ditu eta lan-merkatuan agertzen diren beharrei egokituko zaie.

  • Hazilan