"Txertatu merkatuan" formakuntza-programa

16 eta 30 urte bitartean badituzu
Goi-mailako ikasketarik ez baduzu
Eta langabezian bazaude…

Txertatu Merkatuan da zure aukera

Aukera bat….

  • Zer egin nahi duzun hautatzeko
  • Gustatzen zaizuna ikasteko eta horretan prestatzeko
  • Lan-merkatuan zure balioa erakusteko
  • Zugan konfiantza duten pertsonekin jarduteko

Txertatu Merkatuan proiektuak soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, parte-hartzaile bakoitzaren premiei erantzuten saiatzen direnak, haien premietara egokitutako baliabideak eskainiz, eta haien gizarteratzea eta laneratzea bultzatuz.
Hasiera-hasieratik hasteko aukera bat, zure egoera zein den kontuan hartuko duena, zailtasunak gainditzen eta hobetzen lagunduko dizuna, besteek zugan konfiantza jartzea ahalbidetuko duena.

Partehartzaileen baldintzak:

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak
  • Ikasketa maila: ikasketarik gabeak/lehen mailako ikasketak/ bigarren mailako ikasketak (DBHrekin edo DBH gabe)/ FP1 (bukatuta edo bukatu gabe)/ Erdi-mailako heziketa zikloa (amaituta edo amaitu gabe)
  • Langabezian egotea
  • Prestakuntzarik jasotzen ez egotea

Zer eskaintzen du Txertatuk?
Txertatuk gaikuntza-tailerrak erabiltzen ditu integratzeko, pertsonen abileziak balioan jartzeko eta motibazio handiagoa lortzeko. 2 fasetan banatuta:
1. Egokitu fasea (hilabete)
Banakako, zein taldekako saioen bitartez, parte-hartzaileek garatzen dituzten eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatzea, eta beste hainbat gaitasun lantzea. Helburuak:

  • Lan-profil bat egitea.
  • Harremanak sendotzea prestakuntzaren inguruan.
  • Elkarren arteko laguntzan eta taldearen lankidetzan oinarritutako sinergia.
  • Errekonozimendu soziala.

2. Trebatu (3 hilabete)
Tailer erdi produktiboan objektu berriak sortuko dira honako lehengai hauek dituzten objektuei bigarren erabilera emanez: egurra, beira, plastikoa, metala eta ehuna.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu deitu Durangaldeko Behargintzara, 94 623 25 22 telefono zenbakira edo idatzi prestakuntza.mdurango@bizkaia.org helbidera.