Nola heldu

Autopistatik irtetean, segi aurrera, Urkiola-Gasteiz norabidean. Ordainlekutik 150 metro ingurura, ezkerrera, Durangorako sarrera dago, baina utzi sarrera hori eta segi aurrera. Handik 1.200 metro ingurura, Durangorako beste sarrera bat utziko dugu ezkerrera (Hegoalde jartzen du bide seinalean). Ordainlekutik 2.000 metro ingurura, Durangorako azken sarrera dago, ezkerrera hori ere. HORI DA SARRERA EGOKIA. Planoan biribilgunera heltzen den errepide horia da.

Sartu biribilgunera. Aurrean, 40 kilometro ordutik behera gidatzea agintzen duen bide seinalea dago. Utzi ezkerrera Alpeetako itxura duten etxebizitzak eta segi aurrera; berrogeita hamar metro ingurura, beste biribilgune batera iritsiko gara. Segi aurrez aurre (erloju bat izango balitz, "eta erdietan" sartu eta "puntuan" irten behar dugu). 100 metro ingurura, beste biribilgune batera iritsiko gara. Sartu biribilgunean eta irten "laurden gutxiagotan". Segi aurrera eta 300 metro aurrerago, azken biribilgunera iritsiko gara (planoan biribilguneak argi eta garbi ikusten dira); hartu ezkerreko bidea eta segi behera. Ezkerrean, gure eraikinak ikusiko dituzu. Biribilgunetik 30 metrora dago sarrera nagusia "Behargintza" eta "Durangaldeko Lanbide Prestakuntzarako Zentroa" irakurriko duzu.

Sarbide planoa