Presidentearen agurra

Ongi etorri Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren webgunera:

Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarrek osatzen dute Amankomunazgoa. Udalerriok orain mende erdi inguru elkartu ziren beraien eskumenekoak ziren obra, zerbitzu eta ekintzak modu bateratuan emateko.
1971. urtean Amankomunazgoaren sorrerari bide eman zion helburu nagusia indarrean dago orain ere: efikazia eta kalitate baldintza onenak dituzten ahalik eta zerbitzu gehien eskaintzea.

Gaur egun, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa hainbat zerbitzuren antolaketa eta kudeaketaz arduratzen da:

    • Hiriko hondakin solidoen bilketa eta tratamendua
    • Gizarte zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa
    • Kirol eta kultur ekintzen eta kirol eta kultur instalazioen sustapena eta kudeaketa
    • Formazio okupazional eta enplegurako ekintzen eta formazio okupazional eta enplegurako instalazioen sustapena eta kudeaketa.
    • Kontsumitzileari Informazioa emateko Bulego Erkidetua.
    • Euskara.

Legealdi honetarako ezarri dugun helburuetako bat Amankomunazgoa bera zein zerbitzu ezberdinak ezagutzera ematea da. Hori horrela, zabalik ditugu ateak gure egoitza nagusian, Abadiñoko Astola Etxean. Gustora hartuko zaitugu.

Mireia Elkoroiribe

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Presidentea