Durangoko lurraldea

Durangaldea: Bizkaiko foru-historian berezko erakunde-izaera izan duen lurraldea.

Durangaldea merindade izendatu zuteneko data zehaztu gabe dago, baina baliteke izendapen hori Nafarroako Erresumaren barne zegoenean gertatzea. Hala ere, ezin daiteke alde batera utzi erakunde-izaera hori beranduago lortu zuela dioen teoria. Jakin badakigu Goi Erdi Aroan Iruñeko Erresuma osatzen zuten "terretako" bat zela, eta garai hartan, baita beranduago ere, Nafarroako erregeek euren erresumako ondaretzat hartzen zutela.Izaera hori oinordetza bidez eskualdatzen zen belaunaldiz belaunaldi, eta horrela erregetzatik bereizi ezinezko leinuaren lurralde bilakatu zen.

Gregorio Monreal-en testua.

Testua osorik irakurtzeko, jaitsi pdf dokumentua (20 MB)