Informazioa
Eskaera honi esker, herritarrek eta enpresek errazago finkatu ahal izango dituzte hitzorduak Amankomunazgoko teknikariekin. Agenda eta antolakuntza arrazoiak direla eta, gutxienez 7 egun naturaleko aurrerapenarekin eskatu beharko da hitzordua.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Legezko informazioa
Ez dago izapide honi loturiko lege-araudirik.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Astola auzoa, 26 (48220 Abadiño) kokatutako mankomunitatearen bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko telefono honetara: 94 681 81 16.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.