Kalteengatik Erreklamazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak udaletxeari erreklamazio bat jarriko dio administrazioaren ohizko edo ohiz kanpoko funtzionamenduarengatik jasandako kalteengatik.

Kalte horrek ekonomikoki balioztagarria izan behar du eta bereizgarria pertsona batekiko edo pertsona talde batekiko.

Prozedura hau eskatzeko epea urte batekoa izango da kaltea sortu zenetik edo bere ondorioak ezagutzen direnetik.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • 429/93 Errege Dekretua, Herri Administrazioek Ondarearen gaineko Erantzukizunaren alorrean baliatu beharreko Prozeduren Araudia.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Casa Astola, 26, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.