Arrazoibideak eta helegiteak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak udal erakundeari arrazoibideak eta helegiteak aurkeztuko dizkio.

Izaera orokorreko administratuaren bi helegite mota bereiziko ditugu. Gorako helegitea eta aukerako berraztertzeko helegitea. Lehenengoa ebazpenak bide administratiboari bukaera ematen ez dion bitartean aurkeztu daiteke. Hala ere, bide administratiboa agortzean, aukerako berraztertzeko helegitea aurkeztu beharko da.

Bide administratiboari bukaera emateko ekintzak:

  1. Gorako helegiteen ebazpenak.
  2. Goiko hierarkiarik ez duten administrazio-organoen ebazpenak, Lege batek kontrakoa agindu ezean
  3. Administrazio-organoen beste ebazpenak, lege edo araudi xedapen batek agintzen duenean.
  4. Prozedura amaitzen duten akordioak, itunak, hitzarmenak edo kontratuak.

Bi helegiteak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da administrazio ekintzaren jakinarazpenaren ondoren eta 3 hilabetekoa isiltasun administratiboarengatik ustezko ekintza eman zenetik.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Araudia onesten duen Errege Dekretua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Casa Astola, 26, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.