Etxeko laguntza Zerbitzua eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunek etxeko laguntza eskatuko dute.

Zerbitzu hau eguneroko jarduerak egiterakoan bakarrik baliatzeko zailtasunak dituzten familia edota pertsonei zuzenduta dago (mugapen fisikoak, psikikoak edo sentsorialak direla eta, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak (Mendekotasun Legea) aurreikusten dituen mailetako batean mendekotasuneko balorazioa jaso izan dituzten familiak edota pertsonak).

Zerbitzuaren xedea bere bizi kalitatea hobetzea da, banakako prebentziozko, heziketa, sorospen edota birgaipen programa baten bidez, pertsonak bere etxebizitzetan jarraitzen lagunduz, batez ere, etxerako laguntza eta zaintza pertsonala funtzioetan arreta jarriz:

  • Etxea zaintzeko eta mantentzeko lanak (etxekoak): etxeko lanak, arropa garbitu eta zaindu, janaria prestatu, e.a.
  • Pertsonak zaintzeko lanak: gorputz-garbitasuna eta janzkera, elikaduraren eta botiken kontrola, e.a.

Eskari horrek sortuko duen espedientea Gizarte Ekintza Sailera igorriko da teknikoek interesdunaren egoerari buruzko iritzia eman dezaten.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Egotekotan interesdunaren ezgaitasuna frogatzen duen dokumentua
  • Menpekotasun mailaren erabakia
  • Osasun txostena
  • Diru sarreren frogagiria

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • 504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko baremazioa onartzen duena; halaxe ezarrita baitago autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legean.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Mendekotasun egoera onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 24ko 74/2007 Bizkaiko Foru Aldundiaren Dekretu Foralak. Azaroaren 6ko 197/2007 Dekretu Foralaren bidez aldatuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako egitura organikoaren arauak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Casa Astola, 26, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.