Gizarte larrialdiko Laguntza eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez gizarte larrialdiko egoeran dauden interesdunek laguntza ekonomikoa eskatuko dute.

Gizarte larrialdiko diru-laguntzak aldizkako izaera ez duten prestazio ekonomikoak dira. Gizarte bazterketa egoerak arintzeko, konpontzeko edo prebenitzeko beharrezkoak diren gastu jakinak, ohikoak edo aparteko gastuei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikoak ez dituztenek elkarbizitza-unitate bateko kide diren pertsonei zuzenduta daude.

Gizarte bazterketa egoerak arintzeko, konpontzeko edo prebenitzeko kontuan hartuko diren gastu jakinak, ohikoak edo apartekoak honako hauek izango dira:

  • a)Ohiko etxebizitza edo bizitoki mantentzeko eta disfrutatzeko beharrezkoak diren gastuak.
    1. Alokairu gastuak
    2. Larrialdi egoeran egon baino lehenago etxebizitza bat edo bizitokia eskuratzeko hartutako kredituek eragindako interes eta amortizazio gastuak
    3. Energia, ura, estolderia, zaborrak, baita hiri eta landako ondasun higiezin gaineko zergei dagozkien gastuk ere
    4. Ohiko etxebizitzan edo bizitokian bizitzeko moldaerarako eta oinarrizko ekipamendurako gastuak, hauek hartuko dira halakotzat:
      • Altzariak eskuratzeko gastuak
      • “línea zuriko” etxeko elektrotresnak eskuratzeko gastuak
      • Etxebizitza egokitzeko edo konpontzeko gastuak
      • Etxebizitzan oinarrizko instalazioak egiteko gastuak
  • b) Elkarbizitza-unitatearen kide baten edo batzuen oinarrizko beharrei aurre egiteko gastuak, hau da, sistema publiko desberdinek betetzen ez dituzten janzkera, hezkuntza eta prestakuntza eta osasun arretarako gastuak.
  • c) Aurretikako zorpetze egoera konpontzeko aurreko a) eta b) ataletan aipatutako kontzeptuak eragindako gastuak edo bizitzako oinarrizko beharrak asetzeko izandako gastuak.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Besteak
  • Atzeratutako zorraren egiaztatze dokumentua
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
  • Diru sarreren frogagiria

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • 504/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko baremazioa onartzen duena; halaxe ezarrita baitago autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruz abenduaren 14an emandako 39/2006 Legean.

Espediente bakoitzari aplikatu beharreko araudia, Euskadiko araudia eta lege esparrua.

  • Administrazio Publikoen egitekoak zehaztekouztailaren 30eko 155/2001 Dekretua.
  • 2011ko urtarrilaren 19ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu es-pezifiko bakoitzeko 2011. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko18/2008 LEGEA.
  • Mendekotasun egoera onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 24ko 74/2007 Bizkaiko Foru Aldundiaren Dekretu Foralak. Azaroaren 6ko 197/2007 Dekretu Foralaren bidez aldatuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren Araudi Organikoa onetsi duen martxoaren 18ko, Bizkaiko Foru Aldundiaren 38/2008 Foru Dekretuak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Casa Astola, 26, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.