Informazioa
Izapide honen bidez edozein elbarritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten interesdunek udalerriko gizarte zerbitzuari menpekotasun maila kalkulatzea eskatuko diote.
Eskari horrek sortutako duen espedientea Gizarte Ekintza Sailera igorriko da teknikoek interesdunaren egoerari buruz iritzi bat eman dezaten.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Osasun txostena
- Elbarritazun maila egiaztagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Casa Astola, 26, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.