Menpekotasuna balioztatzeko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez menpekotasun edozein maila duten interesdunek udalerriko gizarte zerbitzuari menpekotasun maila kalkulatzea eskatuko diote.

Eskari horrek sortutako duen espedientea Gizarte Ekintza Sailera igorriko da teknikoek interesdunaren egoerari buruz iritzi bat eman dezaten.

6 hilabeteko epean ez bada inolako ebazpenik igortzen, eskaera gutxietsiko da ezezko isiltasunagatik.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Osasun txostena
  • Menpekotasun mailaren ebazpena, berrikuspena eskatzekotan

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako mendekotasun egoeran daudenen ebaluazio baremoa onartzen duen apirilaren 20ko 504/2007 Dekretu Errealak.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Mendekotasun egoera onartzeko prozedura arautzen duen apirilaren 24ko 74/2007 Bizkaiko Foru Aldundiaren Dekretu Foralak. Azaroaren 6ko 197/2007 Dekretu Foralaren bidez aldatuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren Araudi Organikoa onetsi duen martxoaren 18ko, Bizkaiko Foru Aldundiaren 38/2008 Foru Dekretuak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Casa Astola, 26, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.