Banka helbideratzeak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez Amankomunazgoari dagozkion zenbait aldizkako ordainketa helbidera daitezke. Pertsona fisiko eta juridikoei zuzendutako izapidea da. Helbideratzeak zenbait abantaila dauzka:

  1. Borondatezko ordainketa epearen azken egunean kobratuko dizute.
  2. Ez duzu epe barruan ordaintzeko kezkarik.
  3. Ordainagiria heltzen zaizunean horrekin ados ez bazaude, zure Kutxa edo Bankuari kobratutakoa itzultzeko agin diezaiokezu, dagokion idazkia aurkeztu beharko duzula kontuan hartuta.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Egiaztagiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Banku helbideratzeek eragina izango dute Udaletxeari formalki jakinarazten zaionaren hurrengo fakturazioan. Helbideratzeak egiten diren kontuetako titularretako bat derrigorrez izan beharko da baimena sinatzen edo agintzen duen pertsona (ordenantzaren arabera).

  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra.
  • Diru-Bilketaren Araudi Orokorra.
  • Toki Ogasunak arautzen dituen Legea.
  • Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra.
  • Bizkaiko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen 215/2005 Foru Dekretua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mdurango.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Astola auzoa, 26 (48220 Abadiño) kokatutako mankomunitatearen bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko telefono honetara: 94 681 81 16.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.