Agenda

 

Ordua: 18:00 - 19:30
Lekua: Atxondoko eskolan
Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

Gure seme-alabak nerabezarora iristen direnean, adin horretara arte ia garrantzirik ematen ez genien gaien inguruan kezkatzen hasten gara: sexu-harremanak, drogen kontsumoa, mendekotasunak, etab.

Adin horietan gerta dakiekeenarekiko nolabaiteko beldurra ematen digu. Beren bizipenei buruzko galderak egiten dizkiegu, baina ez digute gertatzen zaien guztia kontatzen. Gure seme-alabekin dugun eta izango dugun harremana sortzen ari da jaiotzen diren unetik bertatik (eta jaio aurretik). Haurtzaroan autoestimuaren oinarriak ezartzen dira, komunikazioaren garrantziaz ohartzen dira, emozioak aztertzen dituzte eta adiskidetasunak ezartzeko orduan erreferente izango diren harreman-ereduak barneratzen dituzte.

Hitzaldi honetan, gure seme-alabei nerabezaroan eta gainerako bizitzetan lagungarri izango zaizkien trebetasunak emateko jarraibide batzuk ezagutzeko aukera izango dugu.

Kartela (PDF 378KB)