Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Euskara Zerbitzuak, iazko emaitzak ikusita, aurton ere “Zabu-zibu” egitasmoa jarriko du martxan irailaren 17tik aurrera. “Zabu- Zibu” 3-5 urte arteko ume eta gurasoei zuzenduta dagoen proiektua da. Jolastoki eta parkeetako jolas saioak dinamizatzea da helburua.

Azken urteetan haur eta gazteen artean euskararen ezagutza asko handitu bada ere, gauza jakina da erabilera ez dela proportzio berean handitu. Jasotako datuen arabera, Durangaldeko familien %61,75 gaztelaniaz mintzo da etxean. Arrazoi ugari egon daitezke honetarako: guraso euskaldunek, sarritan, ez dute behar adina baliabide seme-alabekin euskaraz jolas egiteko; haur eta gazte askok ez dute bizitasunik aurkitzen euskaraz lagunartean komunikatzeko garaian, euskaraz aritzeko ohitura falta eta abar.

Hau guztia kontuan hartuta, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta berau osatzen duen batzorde teknikoak arazo hauei aurre egiteko programa bat abiatzea erabaki zuen: Zabu-zibu jolas dinamizazioak parkeetan. Egitasmo honi esker, euskararen familia transmisioa jolasaren bidez landuko da, modu desberdinetan. Izan ere, hizkuntzaren transmisioa ez da soilik gurasoengandik umeengana ematen ia denok uste dugun bezala, hizkuntza etengabe transmititzen ari gara: gurasoek umeei eta alderantziz, umeek beste umeei, gurasoek beste guraso batzuei … Ekintza ludiko hauen bitartez, euskararen transmisioa indartu nahi du Mankomunitateak, guraso zein umeei horretarako baliabideak emanez.

“Euskera transmisioa lantzeko oso interesgarriak dira honelako ekimenak” azaldu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoko lehendakariak. Zabu Zibu egitasmoak jolasaren bitartez euskararen familia transmisioa lantzea du helburu; hori lantzeko, Urtxintxako dinamizatzaileen eskutik haurrek zein gurasoek jolas berriak ikasiko dituzte. Egitasmoa 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago eta aipatutako helburuan eragiteko, beharrezkoa da familiakoen edo gurasoen parte hartzea, eurak baitira gaztetxoen erreferentzia.

Egitasmoari buruzko informazio guztia www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunean ikusgai egongo da.

KRONOGRAMA:

· ABADIÑO:
EGUNAK:
-urriaren 7an eta 14an Traña-Matiena Herri Eskolako jolastokian.
- irailaren 18an eta 25ean Zelaieta Herri Eskolako jolastokian.
ORDUA: 17:00-18:00.

· ATXONDO:
EGUNAK: urriaren 3an eta 17an Atxondoko eskolan.
ORDUA: 16:00-17:00.

· BERRIZ:
EGUNAK: Irailak 23, 30 eta urriaren 2an eskolako jolastokian.
ORDUA : 16:15-17:15.

· DURANGO:
ORDUA: 17:00-18:00.
EGUNAK:
- irailaren 17an Zabalarra eskolan.
- irailaren 18an Landako eskolan.
- irailaren 22an Nevers ikastetxean.
- irailaren 23an San Jose- Jesuitak ikastetxean.
- irailaren 25ean Kurutziaga ikastolan.
- irailaren 24an San Antonio-Santa Rita ikastetxean.
- urriaren 2 eta 9an Ezkurdi Plazan.
- urriaren 10ean Ezkurdi Plazan “Txantxarien jaia”. ORDUA: 17:30.

· ELORRIO:
EGUNAK:
-azaroak 7 Txintxirri ikastola.
-azaroak 14 Maria Bitarteko.
-azaroak 21 Herri Ikastetxea.
-azaroak 28 Herriko Plaza.
ORDUA: 16:30-17:30

· IURRETA:
EGUNAK: urriaren 24an eta 31n Maiztegi Herri eskolako jolaslekuan.
ORDUA: 16:30ean.

· MAÑARIA:
EGUNAK: irailaren 19 eta 26an Herriko Plazan.
ORDUA: 17:30ean.

· ZALDIBAR:
EGUNAK: urriaren 9an, 16an eta 23an Eskolako jolastokian.
ORDUA: 16:15.

Kronograma ikusi (PDF 185KB)