Albisteak

 

Datorren ekainaren 21ean Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Dinamizazio Sailak antolatuta, Pertsona Nagusien XVI. Gimnasia Topaketa ospatuko da. Topaketa hau Izurtzako Frontoian, goizeko 11:30etan hasiko da eta 8 taldek  parte hartuko dute:

• Nagusien Etxea Elkartea (Zaldibar)
• Elorrio Egoitza (Elorrio)
• Txintxirri Ikastola (Elorrio)
• Iurretako Udal Taldea
• J.M. Barandiaran Egoitza (Durango)
• Mañariako Udal Taldea
• Elorrioko Polikiroldegia
• Abadiñoko Polikiroldegia

Eskualdeko 170 pertsona inguruk, norbere etxean edota egoitzetan bizi direnak, hartuko dute parte.
Erakustaldiaren ondoren, ekitaldia amaitzeko, anaitasun bazkaria eta dantzaldia ospatuko dira.

Topaketa, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatu du, baina beste hainbat enpresa eta erakunderen laguntza ere jaso du: Bizkaiako Foru Aldundiko Gizartekintza Saila, Panadería-Pastelería Arriaundi, Eroski S. Coop., Viajes Cemo, Cafés Baque, Floristería Cengotita