Albisteak

 
  • Parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren titulu ofiziala eskuratuko dute.
  • Kurtsoak urte bat iraungo du.
  • Izena emateko epea irailaren 19an bukatuko da, eta Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuan (Laubidetan 6, Durangon) aurkeztu behar da ikastaroan parte hartzeko eskaera.

Gazteei euskarazko formazioa eskaintzeko asmoz, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Urtxintxa Eskolaren eskutik aisialdiko zuzendari ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren barruan dauden udalerrietako gazteei dago zuzenduta. Saio teorikoak Behargintzan emango dira (lehengo Intxaurrondo eskolan). Ikastaroak urte bateko iraupena izango du, eta urritik martxora bitarteko asteburuetan izango da. Zuzendari ikastaroa egin ahal izateko, beharrezkoa da begirale titulua edukitzea. Klaseak euskaraz eskainiko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren titulu ofiziala jasoko dute.

“Gainera, Mankomunitateak ordaintzen du ikastaroa, parte-hartzailea Mankomunitateko udalerri batean erroldatuta egonez gero”, azaldu du Oskar Zarrabeitiak presidenteak.

Izena emateko epea irailaren 19an bukatuko da. Interesatuek Mankomunitatearen euskara zerbitzura jo dezakete. Informazio gehiago nahi izanez gero,
www.mdurango.org web orrialdean sartu, euskera.mdurango@bizkaia.org emailera mezu bat bidali, edota 94 623 25 22 telefonora deitu.
Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza du.
Kartela ikusi (PDF 107KB)