Albisteak

 
  • Gazteak, lan munduan hasteko deituriko “Jar zaitez martxan” proiektuan onartutako ekintza bat izango da.
  • Hitzaldiak datorren astelehentik aurrera izango dira, Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuan.

Zornotza, Ermua eta Mallabiako udaletxeekin batera, “Jar zaitez martxan” proiektua garatzen jarraitzen du, ekintzaile gazteei, euren enpresa sortzeko behar dituzten baliabideak ematen.
Orain dela zenbait aste, 16 eta 29 urte bitarteko gazteak, enpresa bat martxan jartzeko laguntzeko asmoarekin, aholkularitza eta formazio gelak sortu ziren, eta orain berriz pausu berri bat emango da hitzaldien programarekin.
Eskualdeko hiru herrietan burutuko diren hitzaldi hauek, etorkizuneko enpresari gazteen formazioa garatzen jarraituko dute. Beharrezkoa izango duten informazio, enpresa baten ateak zabaltzeko orduan.
Jorratuko diren gaien artean hauek egongo dira: negozioa, enpresa, enpresa plana edota negozio aukera.

Hitzaldien programa hau izango da:

ZORNOTZA- AMOREBIETA (Zelaieta zentrua)
Irailak 09 - 10,30etatik 12,30etara

  • Ekintzailearen aurrekintzailetza: pertsona, ideia eta negozio aukera.

Irailak 24 - 10,30etatik 12,30etara

  • Nola egin Negozio Plan / Enpresa Plan on bat

DURANGO (Durangaldeko Behargintza)
Irailak 10 - 10,30etatik 12,30etara

  • Ekintzailearen aurrekintzailetza: pertsona, ideia eta negozio aukera.

Irailak 25 - 10,30etatik 12,30etara

  • Nola egin Negozio Plan / Enpresa Plan on bat

ERMUA (Izarra Fundazioa)
Irailak 11 - 10,30etatik 12,30etara.

  • Ekintzailearen aurrekintzailetza: pertsona, ideia eta negozio aukera.

.
Irailak 26 - 10,30etatik 12,30etara

  • Nola egin Negozio Plan / Enpresa Plan on bat

TESTUINGURUA

Aste hauetan zabaldu diren gelak zein hitzaldiak, Durangaldeko Amankomunazgoak, hamabi herriekin batera –Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar-, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera abiarazi zuen “Jar Zatez Martxan” programaren barne daude.
Proiektu honek beste helburu batzuk ditu, horien artean kurtso espezifikoak ditu lan alorreko formazioa bultzatzeko, edota enplegurako orientazioarekin eta baita enpresa bat sortzeko momentuan behar den aholkularitzarekin.
Laguntza ekonomikoen artean, gehienez urte bateko epean eta kotizazioa bakoitzagatik 1.100 eurotako zenbatekoarekin, gizarte segurantza edota mutualitatearen kotizazioak ordaintzeko diru laguntzak eskeintzen dira.
Hitzaldi hauetan parte hartzeko interesatuak dauden pertsonak, telefono hauetara deitu dezakete:
- 94 630 06 50 (Ametx Erakunde Autonomoa)
- 94 623 25 22 (Behargintza Durangaldea)
- 943 17 71 59 (Izarra Fundazioa)