Albisteak

 
Kurtsoa Bigarren Derrigorrezko Hezkuntzan dauden 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Amankomunazgoko euskara zerbitzuak antolatutako ikastaro hau azaroan eta abenduan izango dira. Kurtsoa doakoa da eta izan emateko epea urriaren 24a bitartean egongo da zabalik

Durangaldeko Amankomunazgoko euskera zerbitzuak ikus-entzunezko ikastaro bat antolatu du, gazteek euren laburmetraiak egin ditzaten.

Ekimen hau, eskualdeko mankomunitatean dagoen herrietako (Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria y Zaldibar). DBHko 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Tailerra azaroan eta abenduan burutuko da, 10 saiotan, 90 minututakoak. Gainera ekimen hau guztiz euskaraz izango da eta ostegun eta larunbatetan izango da (gazteen lehentasunen arabera). Ikastaroan gazteek aukera izango dute ikus-entzunezko prozesuan parte hartzeko. Ikastaro hauen xedea, gazteen euskarazko sormena garatzea da: gidoigintza, antzerkigintza eta bideoen edizioa landuko dute azaroan hasiko diren ikastaroetan. Gainera, gazteek datorren ikasturtean antolatuko den laburmetraia lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. “Ikastaro honen helburuak gazteak ondo pasatzea zein euskeraz aritzea dira” azaldu du Oskar Zarrabeitiak, amankomunazgoko lehendakariak.

IZEN EMATEA

Doakoa izango da, baina 20€ko fidantza bat jarri beharko da (ikastaroa amaitzean baldintzak betez gero itzuliko zaiena) Izen emate orria beteta eta banku-agiria Behargintzara (8etatik 15:ooetara) eraman behar da (Laubideta 6, Durango) edo euskera.mdurango@bizkaia.org helbidera eskaneatuta bidali. Informazio eta izen-emate orriak www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunean edo Behargintzako egoitzan eskuragai daude.