Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak Martxan jarri zaitez proiektuko zenbait ekimen garatuko ditu datozen hilabeteetan. Proiektu hori Udal Gaztedi hitzarmenean kokatzen da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimenean, eta gazteei eragiten dieten behar nagusiekin lotutako zenbait ekimen modu integralean abian jartzeko helburua du. Ekimen horiek Behargintzaren bidez jarriko dira praktikan, eta Abadiñon, Zornotzan, Berrizen, Durangon, Elorrion, Ermuan, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mallabian, Mañarian eta Zaldibarren bizi diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira. Behargitza Amankomunazgoari atxikitako zerbitzu bat da, amankomunazgoaren eta Durangaldeko 12 udalen artean gauzatutako hitzarmenaren arabera.

Proiektuaren helburu nagusia da “Durangaldeko udalerrietako gazteen gizarte-kalitate eta –itxaropenak eta kalitate eta itxaropen profesionalak hobetzea, eta horretarako, beren
gizarte- eta lan-gaitasunak maximizatzeko, eta lana eskuratzeko eta autoenplegurako aukerak maximizatzeko egingo da lan”, Oskar Zarrabeitiaren, Durangoko Amankomunazgoko presidentearen esanetan.

Hala, parte-hartzaileak beren gizarteratzeko eta laneratzeko prestatze aldera lan egingo du Behargintzak, jarrera ekintzaileak babestu eta sustatzeaz gain. “Gizarte- eta lan-itxaropenak hobetzea ez da bakarrik pertsona batek izan dezakeen prestakuntza-mailaren araberakoa, egungo gaitasun-maila ikaragarria baita. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da, berariazko prestakuntza izateaz gain, tresna egokiak eta beharrezko gizarte-trebetasunak izatea, enpleguaren bilaketa aktibo baterako”, azpimarratzen dute Behargintzakoek.

EKIMENAK

Proiektuak aurreikusten du berariazko zortzi ikastaro ematea lan-gaitasunen eta enplegurako orientazioaren inguruko prestakuntzari buruz. Ikastaro horietako bakoitzak 44 orduko iraupena izango du, eta Zornotzan (2), Durangon (4) eta Ermuan (2) emango dira. Ikastaro horietan, bertaratutakoek gaitasun profesionalak garatuko dituzte: motibazioa, komunikazioa, lidergoa, erabakiak hartzea, gatazkak konpontzea, talde-lana eta gizarte-trebetasunak, besteak beste. Horrez gainera, lan-bilaketa aktiboa nola egin eta horretarako zer tresna behar diren landuko dute. Halaber, langileak hautatzeko zenbait teknika ikasiko dituzte.

Horrekin batera, eta jarrera ekintzaileak babesteko eta bultzatzeko helburuaz, enpresak sortzeko esparruak, ekainean, gazte ekintzaileak biltzeko hiru ikasgela jarriko ditu abian abendura arte, Zornotzan, Durangon eta Ermuan, jarrera ekintzaileak eta negozioa egiteko ideiak babesteko eta sustatzeko. Ikasgela horietan hauek izango dituzte:

  • Banakako tutoretza eta laguntza proiektuetan eta negozioa egiteko ideietan.
  • Aholkularitza finantzen, zergen, lanaren eta merkataritzaren arloan.
  • Ekintzailetzako doako ikasgelak: lan egiteko eta biltzeko eremuak, Interneterako sarbidearekin.

Hala, ekonomia-jarduera bat martxan jartzeko beren proiektua edo negozioa egiteko ideia landu ahal izango dute, eta antzeko egoeran dauden pertsonekin batera egon ahal izango dute, oinarrizko ekipamendua duen eremu bat erabiltzeko aukera izanez.

Era berean, ikasgela dinamizatzeko zerbitzu bat ere egongo da, proiektuak eta prestakuntza egiteko laguntza emango duena. Hau izango da zerbitzu horren zeregina:

  • proiektua edo negozioa egiteko ideia aztertzeko eta lantzeko prozesuan laguntzea;
  • ‘Learn Start-up’ (proiektu ekintzaileak arin martxan jartzeko prestakuntza) metodologiaren bidez prestatzea beren produktua edo zerbitzua aztertu nahi duten pertsona sustatzaileak.

Azkenik, laguntzen bidez ere babestu eta sustatu nahi dira jarrera ekintzaileak eta negozioa egiteko ideiak. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako kotizazioak finantzatzeko diru-laguntza zuzenetan dautza, beren ekonomia-jarduera alta ematen duten gazteek diru-laguntza bat jasoko dute, gazte bati Autonomoen Araubide Berezian lan egiteak sortzen dizkion kostuen balio bera duena. Hala, 1.100 euro jasoko dituzte Gizarte Segurantzako edo erakunde onuraduneko pertsona sustatzaileei dagokien Mutualitateko kotizazioetako bakoitzagatik, Martxan jarri zaitez proiektuan parte hartzen duten udalerrietako batean erroldatutako gazte izateko betekizuna betetzen dutenek. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.300 eurokoa izango da, erakunde onuradun bakoitzarentzat.

Prestakuntza-jarduerak eta biltzeko ikasgelak honako zentro hauetan egingo dira:

  • Behargintza (Durangaldea). Telefono-zenbakia: 94 623 25 22/ behargintza.mdurango@bizkaia.org
  • Ametx Erakunde Autonoma (Zornotza). Telefono-zenbakia: 94 630 06 50/ gazteria@ametx.net
  • Fundación Izarra Fundazioa (Ermua). Telefono-zenbakia: 943 177 159/ proyectos@fundacionizarra.eu

“Interesdun oro bertara daiteke instalazio horietara eta informazio emango zaio. Jardueretan izena emateko aukera izango du, eta horrenbestez, ez dago martxan jartzen saiatzeko aitzakiarik”, esaten dute amankomunazgokoek.

AURREKONTUA

Proiektu honek guztira 274.480 euroko aurrekontua du, eta aurrekontu horren %70 Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du, eta gainerako %30 ekimen horretan parte hartzen duten Durangaldeko udalek.

Kartela ikusi (PDF, 4MB)

Triptikoa ikusi (PDF, 4 MB)