Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak tabakoa uzteko bi ikastaro antolatu ditu. Urriaren 22an hasiko dira, eta ostegunetan izango dira; txanda bat goizez eskainiko da, 09:30etik 11:00etara, eta beste txanda bat, berriz, arratsaldez, 18:30etik 20:00etara.

Bi ikastaroetan guztira hamar saio izango dira, 60-90 minutukoa bakoitza; 15 eta 20 pertsona artean elkartuko dira astero, eta espezialista batek egingo ditu gidaritza lanak.

Hamar saioak bukatu ondoren jarraipen saio bat egingo da, hiru hilabete igaro eta gero.

Izena eman edo informazio gehiago nahi duten pertsonek Adikzioen Prebentziorako Zerbitzura jo dezakete, Askatasun etorbideko 11. zenbakiaren behealdera (Durango).

Horrez gain, 94-620 05 20 telefonora dei egin edo prevencion.mdurango@bizkaia.org  helbidera e-mail bat bidal dezakete. Ikastaroa doakoa da. Zerbitzuak azaldu duenez, ezinbesteko baldintza bakarra “tabakoa uzteko benetan motibatuta egotea da”.

 Kartela ikusi (PDF 136KB)

 Triptikoa (PDF 240KB)