Albisteak

 

Bizkaiko eskuz binakako txapelketa

 Bigarren jardunaldia

 Hirugarren jardunaldia

 Laugarren jardunaldia



Larretxea-Lazkano txapeldun

Abadiñoko Trinketean, berriz ere jende askoren testigantzaz, Waltary eta Ugarte
menderatu dituzte tantu bakar batez bada ere (40-39)
GIRO PAREGABEA berriz ere bizi izan da gaur Abadiñoko Tornosolo trinketean. Kanpoan ere
jende andana gustora ibili bada ere, barruan ez da gutxiagorako izan. Final luze bezain gogor zein
zoragarria izan da Larretxea eta Lazkanok irabazi dutena. Waltary eta Ugarte garaitu dituzte emaitza oso
estuaz bada ere (40-39). Hasieran alde handia lortu du Iparraldeko bikoak (27-16, 28-20), ez Waltary
ezta Ugarte ere, ez baitira fin hasi. Dena den, erdilanetara iritsitakoan gora egin dute atzetik zihoazenek
eta partidua berdintzea lortu dute (33-33). Aurretik ere jarri dira 34-36 baina inork ez du galdu nahi izan
eta 39-39 berdinketara iritsita edozein izan da txapeldun izateko aukeratan. Lazkanok punpa-sare
batekin bukatu ‘finitu’ du finala.
Ederra izan da partidua. 90 minutuko lehia borrokatua, bizia eta emozioz betea. Aurrez, Arabio-
Etxebarria bikoak Gandiaga II-Martin garaitu dituzte 40-35 beste partidu dotore baten ostean.