Albisteak

 
Durangok ekintzaile gehien izan zituen herria izan zen, 66 pertsona, Behargintzara hurbildutako %34a hain zuzen

Eragileen profilari dagokionez, gehienak gazteak dira, 25 eta 45 urte bitartekoak, lanbideheziketako ikasketekin edota lizenziatuak eta orohar teknología berriak erabiltzen dituztenak.

Iazko jasotako datu hobeagoak dira. 164 pertsona hurbildu bait ziren Behargintzara eta 61 enpresa sortu ziren.


Durangoko Merindadeko Mankomunitateko garapenerako agentziak, Durangaldeko Behargintzak, 197 pertsona aholkatu zituen pasadan urtean bere enpresa sortzeko helburuarekin. Horietatik 107 gizonak izan ziren eta 90 emakumeak. Guztira 65 enpresa berri abian jarrri ziren eta 97 lanpostu sortu zirelarik. Aholkularitza zein enpresak sortzeko zerbitzuak, 2012. urtean baino pertsona gehiago lagundu zituen. Orain dela bi urte, 164 pertsona aholkatu bait ziren eta 61
enpresa sortu ziren.

Pertsonen jatorrizko datuei dagokionez, durangarrek zerbitzua gehien erabili zutenak izan ziren, guztira %34a., 66 pertsona (33 gizon eta 33 emakume). Abadiño izan zen bigarren, 25 ekintzaileekin (16 gizon eta 9 emakume); Iurretak 14 ekintzaile izan zituen (8 gizon eta 6 emakume); Elorriok 9 (4 gizon eta 5 emakume); Atxondok 3 (Gizon bat eta 2 emakume); Mañariak 2 (2 gizon) Gainontzekoak, Durangaldetik kanpo etorri ziren, esaterako Zornotza, Berriz, Bilbao, Dima, Lekeitio, Galdakao edota basauri.

Ekintzaileen profila

Behargintzara hurbildu diren %30a lanean zeunden eta banakako enpresa sortzeko informazioa nahi zuten. (32 gizon eta 28 emakume), gainontzekoak %70a (76 gizon eta 61 emakume) langabezian zeunden.

Adinari dagokionez, sustatzaileen profila oso gaztea da, lanbide-heziketa ikasketekin (%43) edota lizentziatuak (% 34), 25 eta 45 urte bitartekoak eta teknologia berriak erabiltzen dituztenak.

Enpresen tipologia

Ekintzaileek gustukoen izan zuten forma juridikoa banakako enpresarena izan zen, guztira 43 pertsona (%66). Bigarren sozietate mugatuak (6 enpresa), Ondasunerkidegoak (13 enpresa) eta Kooperatiba (2 enpresa) eta lan sozietate mugatua bat. Sektoreak kontutan hartzen baditugu, 65 enpresetatik 21 enpresa zerbitzuak eskeintzekoak izan ziren 16 merkataritzakoak, ostaritzako enpresak berriz 14 izan ziren pertsonei zerbitzuak eskeintzekoak 12. eta azkenik industria 2.

Zerbitzua

Durangaldeko Behargintzak, eskualdeko enpresa berriak sortzeko aholkularitza eta formazioa eskeintzen du. Ekintzaileek, enpresa berriaren finantzaketa, eraketarako izapide legalak, forma juridikoa, enpresak sortzeko diru-laguntzak, enpresa kudeatzeko formazioa edo beste edozein erantzuna aurkituko dute Behargintzan.

Iaz ere bi ekintza formatiboak egin ziren, alde batetik langile autonomoak zein txiki eta ertain enpresek duten zergen pisua murrizteko, eta bigarren jardunaldia salmentak igotzeko gomendioekin erlazionaturik egon zen beti ere enpresa egoera onean aurkitu eskero.

Mankomunitateak zerbitzua eskeintzen hasi zenetik 2002. urtean, 1.400 sustatzaile baino gehiago, -1.200 proiektuekin-, hurbildu dira informazioaren bila. Urte hauetan 400 enpresa sortu dira Durangaldeko sektore desberdinetan, ostalaritzan, merkataritzan edota enpresei eta pertsonei zuzendutako enpresak.