Albisteak

 
  • Amankomunazgoaren helburua, zerbitzua eguneratzea eta optimizatzea da, gaur eguneko zabor bilketaren proeiktuarekin bat eginez. Gainera pertsonak kontzientziatzea eta hondakin gutxiago sortzea da beste helburu bat, eta sortzen direnetik, gehienak birziklatze ahal izatea.
  • Gainera Amankomuazgoak, Debabarreneko Amnakomunazgoaren kontratua bertan behera utzi eta gero, zuzeneko zerbitzua eskeiniko du Zaldibarko hiru auzoetan.
  • Zerbitzua, datorren abenduaren 1etaik aurrera emango da, Eitzaga, Sallabente eta Olarreaga auzoetan. Orain arte Amankomunazgoak 45.000 ordaintzen zituen Debabarreneko Amankomunazgoari zerbitzu hau eskeintzeko.

Durangaldeko Amankomunazgoak, 3.200 litrotako 58 edukiontzi berri erosiko ditu. Guztira 48 hondakin organikoak jasotzeko izango dira eta gainontzeko 10, papera batzekoak. Aurrekontua, 58.600 eurotakoa izango da.

Alboko karga dituzten edukiontziak, azaroaren amaieran Amankomunazgoko herri desbedinetan jarriko dira, orain arte gelditzen diren plastikozko edukiontziak kendu eta gero. Horrela alboko bilketa sistema zortzi herrietara helduko da eta hondakinen klasifikazioa posible izango da, birziklapena eta bererabilera bultzatuz.

Gogoratu behar da 2012. urtean Amnakomunazgoak, eskualdeko zortzi herrietan edukiontziak berkokatzeko prozesua abian jarri zuela. Honen helburua, baserri inguruetan irla baten hondakin desberdinak birziklatzeko behar ziren edukiontziak jartzea izan zen.

“Gure asmoa zerbitzua eguneratzea eta optimitzea da, gaur egun hondakinak batzeko ditugun helburuetara egokituz, eta pertsonak kontzientziatuz, hondakin guztiak sortzeko eta sortzen ditugunak birziklatzeko”, azaldu du Oskar Zarrabeitia, Amankomunazgoko lehendakariak.

Zabor bilketarako edukiontziak berri hauek, datorren abenduaren batetik aurrera, Zaldibarko Eitzaga, Sallabente eta Olarreagako auzoetan zerbitzua emateko izango da ere. Orain zerbitzu hau, Durangaldeako Amankomunazgoak eskeiniko du zuzenean eta ez Debabarreneko Amankomunazgoak. Izatez, 1988. urtean sinatutako hitzarmen baten ondorioz, Durangaldeko Amankomunazgoak 45.000 euro ordaintzen zituen Debabarrenekoari zerbitzua egitegatik. Baina orain, osoko bilkuran eskualdeko Amankomunazgoak, hitzarmen horrekin ez jarraitzea erabaki du. Horrela 35.000 euro aurreztuko ditu urtero eta edukiontzien erosketa, bi urteetan amortizatuko du.

Urte honen amaieran, auzo hauetako herritarrek, edukiontziak aldatuko direla ikusiko dute, eta hauek Durangaldeko Amankomunazgokoak izango dira. Horretaz gain ez dute beste inolako desberdinatasunik nabarituko.

Eitzaga, Sallabente eta Olarreagako auzoek, Ermuatik Eibarrera dihoan bidean dute sarrera eta guztira 200 zaldibartar bizi dira. Gainera Olarreaga auzoan, “Ibur Erreka” poligonoa aurkitzen da, Ibur errekak zeharkatzen duena hain zuzen.