Albisteak

 
  • Durangon ospatuko dira Beteranoen txapelketa  eta “Durango Uria” Atleta Beteranoen VIII criteriuma
  • Durango Kirol Taldeak antolatutako txapelketa izango da, Amankomunazgoaren eta Durangoko Udalaren laguntzarekin.
  • Grigoriy Yegorov, Aurora Pérez, Eliseo Martín eta Loles Vives bezalako atletak bilduko dira besteak beste froga honetan.

500 atleta inguru bilduko dira, zapatu honetan, uztailak 12, Landakoko pistan ospatuko den Beteranoen Kluben arteko txapelketan eta “Durango Uria” Beteranoen VII. criteriumean.
Durango Kirol Taldeak antolatuta eta Amankomunazgoaren eta Durangoko Udalaren laguntzarekin, txapeketa hau goizeko 11.00etan hasiko da, froga osagarriekin, hau da altuera, pisua edota luzerakoak. Arratsaldean berriz, lauretatik aurrera criteriumaren frogak ospatuko dira. Frogak hauek izango dira: luzera, pisua, pertiga…. besteak beste,
klub gehienak Kataluina eta Madrilgo erkidegoetatik etorriko dira, bakoitzetatik bost hain zuzen, Euskaditik berriz, Durango Kirol taldea izango da bakarra.
Aipagarri izango da kataluinatik etorriko den Valentin Huch, 83 urterekin eta Aurora Perez. Biak, Espainako Atleten Federaziotik atletarik onenak izandatu zituzten 2013. urtean. Gainera Grigoriy Yegorov ere izango da, Seuleko olimpiadetan brontzezko domina jaso zuena 1988. urtean, eta Eliseo Martin eta Loles Vives.
Txapelketa honi esker Durangaldeko okupazioa asteburu honetarako beteta izango da. Izatez etorriko diren 500 atletez gain beste 200 lagun gehituko zaizkie.
HELBURUAK
Durango Kirol Taldetik txapelketa honekin bi helburu lortu nahi dira. Alde batetik Durango marka ezagutzera ematea eta bestetik Durangoko herriak, herri kulturarekin batera izan dituzten milaka urteko zeinuak indartzea. Horregatik, aurten nobedade moduan klubak, Mikeldi ikurra izango duen trofeoak prestatu dituzte.
Bestalde, antolatzaileek aurten, Jose Angel Insunzaren omenez,  abiadura marka hoberenak lortzen dituztenei “Insunza saria” emango zaie.
Durangoko Merinaldeko Mankomunitateentzako, froga hauen ospakizunak argi uzten du “adinak ez duela zerikusirik kirola egiteko orduan, atleta beteranoek egiaztatzen bait dute, erronka eta helburu desberdinak lortu ditzazketela” azaldu du Oskar Zarrabeitia presidenteak.