Albisteak

 

Durangaldeko Mankomunitateak kudeatzen duen eta joan den irailaren 14an berriro ateak zabaldu zituen Durangoko atletismo pistak bere ohiko lehiaketa egutegia berreskuratu du, ikusleen eta atleten segurtasuna bermatzeko protokolo espezifikoekin. Instalazioek Bizkaiko Sub-16, Sub-18 eta Sub-20 Banakako Txapelketa jaso dute asteburu honetan, eta datorren larunbatean Euskadiko Sub 18 Txapelketaren txanda izango da.

Proba horiek guztiak egiteko protokolo espezifikoa adostu da Euskal Atletismo Federazioarekin. Protokolo horretan mailakatutako sarrerak, 1,5 metroko segurtasunezko distantzia, higiene pertsonalerako neurriak eta diziplina bakoitzean lehiaketa garatzeko dinamika espezifikoa jasotzen dira. Lehiaketak egun osoan zehar mailakatuko dira, goizeko eta arratsaldeko ordutegian.

Ikusleei dagokienez, une oro bete beharko dira maskararen erabilerari buruz indarrean dauden segurtasun neurriak, adierazitako atetik sartuko da eta sartzean tenperatura hartuko da. Horrela, Euskal Atletismo Federazioak lehiaketa horretarako prestatu duen formularioa bete duten pertsonak baino ezin izango dira instalazioetara sartu.

Neurri horiek zabaldu eta indartu egiten dituzte joan den asteburuan hartutakoak eta, ondorioz, Durangaldeko Mankomunitatetik pertsona guztien lankidetza eskatzen da horiek betetzeko, eta denon erantzukizunerako deia egiten da, kirol probak segurtasun baldintzetan egin ahal izateko.

Atletismo pistak normaltasunez funtzionatzen du duela hiru astetik, atleta federatuei zerbitzua emateko, aurretiazko hitzorduaren bitartez, eta zenbait mugarekin, Covid-19aren aurreko babeserako neurri orokorrak betetzeko eta pertsonen arteko segurtasun tartea gorde ahal izateko. Azken hilabeteetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren 600.000 euroko diru-laguntzarekin egin diren zaharberritze lanak amaitu ondoren zabaldu zen instalazioa.