Albisteak

 

Durangaldeko Mankomunitateak Garapenerako Eskualdeko Agentziaren - Durangaldeko Behargintzaren bitartez, Garapenekin, Bermeoko Behargintzarekin eta Leioako Behargintzarekin batera, Bizkaia Gazteak Helburu programa jarri du martxan, gazteen enplegua sustatzeko helburuarekin, musika-industrian eta musika jaialdien ekoizpenean oinarritutako prestakuntza espezializatua eskainiz 16 eta 29 urte artekoentzat.

Programa irailaren 29tik azaroaren 20ra gauzatuko da, aurrez aurre, Bilboko Arrupe Etxean (Aita Lojendio Kalea, 2), goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta arratsalde batzuetan saio praktikoak egingo dira. Prestakuntza erabat doakoa izango da.

Edukiak hauek izango dira: Musika ekitaldi baten plangintza eta antolaketa; Marketina eta sustapena; Norbanakoaren garapena: Pertsonen barne-adimena; Lanerako gaitasun orokorrak, pertsonen jarduteko adimena; eta banakako eta proiektuko tutoretza.

Parte hartu gura dutenek 16 eta 29 urte artean izan beharko dituzte, Gazte Bermerako Sisteman alta emanda eta Bizkaian erroldatuta egon beharko dute (ahal dela, Durangaldeko edozein udalerritan). Izen ematea hilabete honen 25era arte egongo da zabalik, eta Durangaldeko Behargintzaren bitartez egin ahal izango da.

Liburuxka (PDF 969KB)