Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren kirol instalazioen erabilerarako protokolo hau lantzeko, Españako Gobernuak deseskalatze faserako ezarritako neurriak hartu dira oinarri, ondorengo agindu hauetan jaso direnak:

  • SND/399/2020 Agindua, maiatzaren 9koa, alarma egoera deklaratu ondoren ezarri ziren Estatu mailako zenbait murrizketa malgutu eta normaltasun berrirako trantsizio Planaren 1. fasea aplikatzekoa.
  • SND/414/20 Agindua, maiatzaren 16koa, alarma egoera deklaratu ondoren ezarri ziren Estatu mailako zenbait murrizketa malgutu eta normaltasun berrirako transizio Planaren 2. fasea aplikatzekoa.
  • SND/440/2020 Agindua, maiatzaren 23koa, COVID-19ak eragindako krisia hobeto kudeatzeko hainbat agindu aldatu eta normaltasun berrirako trantsizio Plana aplikatzekoa.

Protokolo hau Berrizko Marino Lejarreta belodromoan eta Abadiñoko Tornosolo trinketean aplikatuko da, 2020ko ekainaren 8tik aurrera.

Obrak direla eta, Durangoko atletismo pista itxita egongo da, besterik jakinarazi arte. Aurreikuspenen arabera, irailean ireki ahal izango da.

MARINO LEJARRETA BELODROMOA (BERRIZ)

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko kirol instalazioak aldi batez itxita egon ondoren, Berrizko Marino Lejarreta belodromoa ekainaren 8an irekiko da berriro. Instalazioen erabilerarako, ondorengo arau espezifiko hauek bete beharko dira:

Erabiltzaileak

Federazio litzentzia duten txirrindulariek erabili ahal izango dute belodromoa.

Erreserbak

Belodromoa erabiltzeko, aurretiazko hitzordua hartu beharko da, ahal dela, arratsaldez. Erreserbak posta elektroniko bidez egingo dira: raulmena74@gmail.com.

Sartzeko eta barruan egoteko hartu beharreko neurriak

Bai txirrindulariek, eta bai begiraleek, maskara jantziko dute kirol instalaziora sartzeko, eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituko dituzte.

Erabiltzaileak COVID-19arekin lotuta egon daitekeen sintomaren bat izanez gero (eztula, sukarra, arnasteko zailtasuna…), ezingo da Belodromora joan.

Txirrindulariak etxeko kirol arroparekin sartuko dira instalazioetara, eta arropa berdinarekin irtengo dira, aldagelak eta dutxak erabili gabe.

Barruan, une oro mantenduko da pertsonen arteko bi metroko segurtasun distantzia. Mantendu ezin bada, maskara erabili beharko da. Estalitako instalazioan gomendagarria da maskara beti jantzita izatea.

Kirol praktika

Fase honetan, kirolari eta begiraleek bakarka edo talde txikietan entrenatzeko bakarrik erabiliko dituzte instalazioak.

Indarrean dagoen araudiak entrenamandu talde handiagoak onartu baditu ere, pistako saio bakoitzean, gehienez, 6 txirrindularik eta begirale batek hartu ahal izango dute parte.

Praktika eta entrenamendu guztiak kirol honetarako gomendatutako segurtasun tarteak mantenduz egingo dira.

Aldagelak, gelak, takillak eta komunak

Indarrean dauden arauek eta neurri teknikoek besterik adierazi arte, Marino Lejarreta belodromoko aldagelak, gelak eta takillak itxita egongo dira.

Komunak irekita egongo dira, eta egunaren hasieran desinfektatuko dira. Banan banan sartu beharko da, eta erabili aurretik eta ondoren, eskuak garbitu beharko dira. Era berean, soluzio desinfektatzaile bat aplikatu da erabilitako altzarietan eta komunontzian.

Materiala

Bizikletak hartzeko eta entregatzeko, txirrindulariak banan banan eta txandaka sartuko dira eraikinera; hau da, aurrez dagoena irten arte, ezingo da hurrengoa pasatu.

Entrenamenduak iraun bitartean, txirrindulari bakoitza bere materialaz arduratuko da (bizikleta, kaskoa, bidoia…) eta berak bakarrik erabiliko du, beste txirrindulari batzuekin trukatu gabe.

Entrenamendu saioa amaitzerakoan, erabilitako material guztia garbitu eta desinfektatuko da, dagokion lekuan gorde aurretik.

TORNOSOLO TRINKETEA (ABADIÑO)

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko kirol instalazioak aldi batez itxita egon ondoren, Abadiñoko Tornosolo Trinketea ekainaren 8an irekiko da berriro. Instalazioen erabilerarako, ondorengo arau espezifiko hauek bete beharko dira:

Erabiltzaileak

Federazio litzentzia duten pelotariek erabili ahal izango dute belodromoa.

Erreserbak

Trinketea erabiltzeko, aurretiazko hitzordua hartu beharko da (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30era eta 16:30etik 21:00etara). Erreserbak posta elektroniko bidez egingo dira: trinkete.mdurango@bizkaia.org. Erreserba baliozkoa izateko, baieztatuta egon beharko da.

Sartzeko eta barruan egoteko hartu beharreko neurriak

Bai pelotariek, eta bai begiraleek, maskara jantziko dute kirol instalaziora sartzeko, eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbituko dituzte.

Erabiltzaileak COVID-19arekin lotuta egon daitekeen sintomaren bat izanez gero (eztula, sukarra, arnasteko zailtasuna…), ezingo da Trinketera joan.

Pelotariak etxeko kirol arroparekin sartuko dira instalazioetara, eta arropa berdinarekin irtengo dira, aldagelak eta dutxak erabili gabe.

Barruan, une oro mantenduko da pertsonen arteko bi metroko segurtasun distantzia. Mantendu ezin bada, maskara erabili beharko da. Estalitako instalazioan gomendagarria da maskara beti jantzita izatea, kirola egitean izan ezik.

Kirol praktika

Fase honetan, kirolari eta begiraleek bakarka edo, gehienez, bikoteka entrenatzeko bakarrik erabiliko dituzte instalazioak.

Hori horrela, pilota bakoitzeko, gehienez, 4 pertsona arituko dira.

Aldagelak, gelak, takillak eta komunak

Indarrean dauden arauek eta neurri teknikoek besterik adierazi arte, Tornosolo Trinketeko aldagelak, gelak eta takillak itxita egongo dira.

Komunak irekita egongo dira, eta egunaren hasieran desinfektatuko dira. Banan banan sartu beharko da, eta erabili aurretik eta ondoren, eskuak garbitu beharko dira. Era berean, soluzio desinfektatzaile bat aplikatu da erabilitako altzarietan eta komunontzian.

Materiala

Entrenamendu saioa amaitzerakoan, erabilitako material guztia garbitu eta desinfektatuko da, baita pilotak ere.