Albisteak

 

Durangaldeko Mankomunitateak, Garapenerako Eskualdeko Agentziaren – Durangaldeko Behargintzaren, bitartez, indartu egin du ETEei eta euren kontura lan egiten duten langileei aholkularitza emateko zerbitzua.

Aholkularitza hori, Covid-19aren krisiak sortutako eragin ekonomikoa arintzeko erakundeek ematen dituzten laguntza ekonomikoei eta laguntzeko bestelako neurriei buruzkoa da.

Izan ere, pandemia ekonomiaren alorrean ere sortzen ari den egoera zailaz jabetuta, Durangaldeko Mankomunitatetik zabaldu egin da autonomoei eta ETEei arreta emateko aholkularitza zerbitzua, erakundeek martxan jarritako laguntza ekonomikoei buruzko informazioa, aholkularitza eta laguntza emango duten langile espezifikoen bitartez.

Modu berean, Durangaldeko Behargintzatik, kolektibo horren prestakuntzarako behar posibleak aztertzen ari dira, ikastaroak antolatzeko edo gaur egun daudenei buruzko informazioa bideratzeko xedez, langile autonomoen eskumen profesionalak hobetzeko, eraldaketa digitalarekin erlazionatutakoa, batez ere.

Garapenerako Eskualdeko Agentziatik – Durangaldeko Behargintzatik, pertsona horiek guztiak zerbitzua erabiltzera eta eurekin harremanetan jartzeko datuak ematera animatzeko informazio kanpaina jarri da martxan, edozein berrikuntza jasotzeko aukera emango dien komunikazio sistema eraginkorra ezarri ahal izateko, autonomoen eta 5 behargin arteko ETEen kasuan, batez ere.

Harremana ezartzeko lehenetsiko diren moduak 946232522 telefono zenbakia eta pymes.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikoa dira. Aste honetan, aurrez-aurreko arreta aurretiazko hitzorduarekin eta maskara erabilita egingo da.